XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
5.5 Ekarpenen atalaHor gaudela, ekarpenari dagokion atzeoharraren zenbakiak testu nagusira bideratuko gaitu. Dena den, irakurketa-bide egokia alderantziz tajutu da eta testu nagusia irakurtzen joan ahala atzeoharren zenbakiekin egingo du topo irakurleak. Horietako batzuk Ekarpenen Ataleko alboratutako ekarpenetara deiak dituzte.
1. ekarpena / Gotzon Lobera Ekarpena: Boterearen aipamena falta da definizio honetan. Hau da, unibertsoa unibertso izateko, txosten horretan azaltzen diren osagaiez gainera, osagai horien gainean eragina duten faktoreen edukitzaileek azaldu beharko lukete, erkidego edo komunitate oso izango bada.Ekarpenaren azalpena: Unibertso honek aurrera egingo badu, ezin du euskaldunekin bakarrik kontatu; lagunak erakarri behar ditu. Beraz, atal hau osatu egingo nuke beste hau erantsiaz.